XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

indikatibo Gertakizun errealak adierazten dituzten esaldiak osatzeko erabiltzen den aditz-multzoa:

"Haurra sehaskan dago" esaldian, "dago" aditza modu indikatiboan dago.

indio Amerikan jaioa, europarrak joan aurretik bertan bizi ziren pertsonen ondorengoa dena.

Ipar-Ameriketako indioa

indioilar Kolore iluna, izpil zuriak, isats luzea eta buru soil haragitsua dituen oilar handia, jatorriz Amerikakoa dena:

Indioilarra jango dugu Gabonetan.

Pauma.

indriska Ikus eurijasa.

indultatu du Legeak ezarritako zigorra barkatu:

Epaimahaiak indultatu egin zuen lapurra, bere iritziz beharrak eraginda lapurtu zuelako.

induskailu Lurra kenduz zulo handiak egiteko balio duen makina.

indusketa Industearen egintza eta ondorioa:

Gure etxe ondoan indusketa-lanetan ari dira, etxe berria eraikitzeko asmotan.

industria 1. Lehengaiak makinen bidez eraldatzeko egiten den eragiketa-multzoa:

Joan zen mendean sartu ginen industri aroan.

2. Aipatutako eragiketa hauek egiten diren tokia edo enpresa:

Nire aitonak industria garrantzitsua du.

industrial Industriari dagokiona:

Alemania oso herri industriala da, industria ugari bait ditu.

industriari Industrian lan egiten duen pertsona, industria baten jabea dena.

industu du

1. Lurrean zulo bat egin:

Lurra industu behar dute etxe berriaren oinarriak jartzeko.

2. Ikus uxartu.

infanteria Oinez mugitu eta borrokatzen den soldadu-taldea.

infekzio Gaixotasunak eragiten dituzten mikrobioak, birusak eta bakteriak gorputzean sartu eta bertan garatzearen egintza:

Mirenek infekzioa hartu du, eztulka eta eztarriko minez dago.

informatika Informazio-datuen trataera-sistemak ordenagailuen bidez ikertzen dituen zientzia.

informatu da-du

Munduan zehar gertatu diren gauzen berri jakin edo jakin erazi:

Egunero irakurri behar da egunkaria ongi informatuta egoteko.

Berri eman.

informazio Pertsona bati berriak, ezaguerak, datuak eta abar ematearen egintza:

Telebistak informazio zabala ematen digu.

- Informazio-bideak.

informe Ikus txosten.

infusio Belar eta ur beroz prestatzen den edaria:

Menda-infusioa hartuko dut afalondoan.

ingeles 1. Erresuma Batuetan, Estatu Batuetan eta munduko beste herritan erabiltzen den hizkuntza.

2. Ingalaterran jaioa edo bertan bizi dena

3. Jatorriz Ingalaterrakoak diren gauzak